BERDEAGO NATURE AZOKA

Asteburu honetan, urtarrilak 27 eta 28, Durangon izango den ekologia eta kontsumo arduratsuaren euskal azokan, bertara  Sustraiak Habitat Design eta Josenea -rekin batera joango gara.

 

BerdeagoEuskal Ingurugiro Iraunkortasun Azoka, estatu mailan iraunkortasunarekin erlazioa duten agenteak batzen dituen topagunea da.

Durangon urtero ospatzen den azoka da Berdeago, bere Euskal Autonomi Erkidegoko kokapena dela eta Bizkaiko herririk erreferenteenetako bat delarik. Berdegok bost azoka  ospatu ditu dagoeneko eta iraunkortasunarekin erlazioa duten gairik garrantzitsuenen sustatzaile bilakatu da, hurrengo emaitzak lortuz:

Berdeagoren helburu nagusia  energia eta kontsumo arduratsuaren inguruan erreferentziazko topaketa bat sortzea da, sektore hauetan lan egiten duten eragileentzako bozgoragailu izanik.

Asteburuan hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango duzue, enpresa jasangarriak ezagutu, hitzaldiak, jarduera ludiko eta hezigarrietan parte hartu…

Gure kasuan, Sustraiak Habitat Design eta Josenea-rekin batera, gure lana aurkezteko aukera izango dugu, nekazaritza jasangarriaren hitzaldian, bihar, larunbata goizeko 11etan, Lurra, nekazaritza, permakultura eta aldaketa klimatikoari buruz hitz egingo dugu.

Informazioa zabaltzeko http://www.berdeago.com web gunean informazio guztia aurkituko duzue.

El equipo de

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Call Now Button