“Kontsumo Arduratsua” PROGRAMA
Aterpetxeko argia eta ura nondik datozen ikasiko dugu. Ongi elikatuz ere laguntzen dugu planeta zaintzen.
“Kontsumo arduratsua” energia, ura eta elikadura osasungarria Programa, Lehen Hezkuntzako goi mailei eta bereziki Bigarren Hezkuntzari dago zuzendua. Helburua gizakien energia beharrak azaltzea eta energia iturri ezberdinak eta ingurunean haien inpaktua ezagutzea da.
Programaren zati handi bat Gure Sustraiak-en instalazioetan egiten da, non zentroa energetikoki nola hornitzen den, uraren eta zaborren kudeaketa, eta abar. azaltzen ditugun. Denbora guztian konparazioan lantzen ditugu energia berriztagarriak eta ez berriztagarriak, baten eta bestearen abantailak eta desabantailak azalduz. Jarduera hauen bidez, baliabideen erabilerari, hauen gutxitzeari, eta berrerabilpenari buruzko ohitura jasangarriak txertatu eta birziklapena sustatu nahi ditugu.
Eguneroko adibideen bidez eta gure baratzetan garatzen ditugun zenbait praktika erakutsiz, permakultura terminora hurbilpen bat egiten dugu.
Produktu ezberdinen identifikazioarekin eta landatuak eta eraldatuak izan diren moduaren bidez, bakoitzaren ingurumen-kostua, energetikoa eta soziala aztertu nahi da, elikagai osasuntsua ote den, ez bakarrik nutrizio mailan, baita ingurumen edota maila sozialean ere.
Programa berezi honekin, Gure Sustraiak proiektuan sustatzen ditugun gainontzeko jardueretako ezaugarri bat bada ere, bertan parte hartzen dutenak kontzientziatu nahi ditugu aldaketaren beharraz, errazten eta tresnak, balio eta gaitasunak emanen dizkiguten bizipen pertsonalen bidez, mundu bidezkoago bat egiteko eta pertsona guztiendako bizi kalitate erreal batekin.
Tailerrak: Energia berriztagarriaren tailerra, “Gure karbono aztarna” tailerra, Birziklapen tailerra.