AUKERATU GEHIEN GUSTATZEN ZAIZUN AUKERA
BISITA + HAMAIKETAKOA
Prezioa 10€; 3 urtetik beherakoak 5€.
Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00etan eta 12:00etan.
Abenduaren 23an eta 24an ere goizeko bisitak egingo dira.
Bisita gidatua Olentzeroren presentziarekin, txistorra pintxoa edo kroketa eta edaria.
BISITA + GAZTAINAK
Prezioa 10€; 3 urtetik beherakoak 5€.
Larunbat, igande eta jaiegunetan 16:30etan.
Abenduaren 20, 21, 22 eta 23an arratsaldeko bisitak ere egingo dira
Bisita gidatua Olentzeroren presentziarekin, gaztaina erreak eta edaria.
BAZKARI ZERBITZUA
Prezioa 20€ helduentzat – 8,5 € haurrentzat.
Larunbat, igande eta jaiegunetan 14: 30etatik aurrera
(Plaza mugatuak)
Eskaintza hauek unean-unean indarrean dagoen araudiaren arabera garatuko dira.
Zatoz Baserritarraz jantzita!!
Jarduerak euskaraz zein gaztelaniaz
* Nahitaezkoa da bisitara musukoarekin joatea.
* Gure ingurunean eta bertako biztanleengan ahalik eta eragin txikiena izateko,
egonaldi osoan neurri higienikoak eta urruntze-neurriak mantentzea eskatzen da, horretarako prestatutako aparkalekuak erabiltzeaz gain.
* Talde bakoitzeko gehieneko kopurua 30 pertsonakoa da.
Mugikortasun iraunkorraren alde, partekatu ibilgailua
Fakturazioaren % 7 Gure Sustraiak elkartearen Gizarte eta Ingurumen Programa FINANTZATZEKO da
ESKERRIK ASKO GU AUKERATZEAGATIK!!